‘Hitzaurrea’ soinu-esperientzia digitala estreinatuko dute martxoaren 10ean, Bilbon

Piszifaktoria ideien laborategiak eta Fikzio Fabrikak ibilbide erreal bat proposatuko dute kaleetan barna. Parte-hartzaile bakoitzak bere esperientzia propioa bizitzeko aukera izango du, mugikorrarekin webgune batera konektatu, aurikularrak jantzi eta bere herriko kaleetara atera ondoren. Bilboko Loraldia jaialdiak iaz emandako Sormen Digitaleko Bekari esker Piszifaktoria Ideien Laborategiak eta Fikzio Fabrikak Hitzaurrea soinu esperientzia digitala sortu dute. […]

Read More… from ‘Hitzaurrea’ soinu-esperientzia digitala estreinatuko dute martxoaren 10ean, Bilbon

Piszifaktoriaren “Hau ez da gerra bat” eta “Hau gerra bat da” ikuskizunak taularatuko dituzte Donostian

Diptikoak giza harremanen erabateko porrotetik sortzen diren gerrak ditu hizpide, ikuspuntu eta molde desberdinekin. Azaroaren 16an eta 19an izango dira emanaldiak. Piszifaktoria Ideien Laborategiaren bi lan ikusteko aukera egongo da datozen egunetan, Donostian. Bi ikuskizunak gerrari buruzkoak izango dira. Hala, larunbatean, hilak 16, Hau gerra bat da pieza ikusi ahal izango da Tabakaleran, 20:00etan, Labo […]

Read More… from Piszifaktoriaren “Hau ez da gerra bat” eta “Hau gerra bat da” ikuskizunak taularatuko dituzte Donostian

Mikel Ayllon eta Piszifaktoria Ideien Laborategiaren eta Pablo Barrioren antzezlanak Ganbila bilduman

Ganbila proiektuak euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu. Susa argitaletxeak eta EHAZE Antzerkizale elkarteak Ganbila antzerki bildumako bi liburu berri aurkeztu dituzte Donostian: Mikel Ayllon eta Piszifaktoria Ideien Laborategiaren Hau ez da gerra bat eta Pablo Barrioren 2074. Oier Guillan idazle eta antzerkigileak koordinatzen du Ganbila proiektua eta euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu, unean uneko […]

Read More… from Mikel Ayllon eta Piszifaktoria Ideien Laborategiaren eta Pablo Barrioren antzezlanak Ganbila bilduman

Piszifaktoria Ideien Laborategiak ‘Hau gerra bat da’ ikuskizuna estreinatuko du azaroaren 29an, Bilbon

Irati Agirreazkuenagak, Iholdi Beristainek, Igor Arzuagak eta Mikel Ayllonek osatzen duten lantaldeak iazko abenduan irabazi zuen euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak laguntza. Honen bidez, lehenengo emanaldia aurtengo Hi(ZKI)bridoak kultur zikloaren baitan eskaintzeko konpromisoa hartu zuten Bilboko Euskararen Etxean. Gerraren barrunbeetara bidaiatzeko parada izango dugu oraingoan, Hau gerra bat da izeneko diziplina anitzeko ikuskizunarekin. Piszifaktoria ideien laborategiaren […]

Read More… from Piszifaktoria Ideien Laborategiak ‘Hau gerra bat da’ ikuskizuna estreinatuko du azaroaren 29an, Bilbon

Piszifaktoria Ideien Laborategiak ‘Asfaltoaren azpian, euria’ ikuskizun ibiltaria estreinatuko du asteburuan, Leioan

Lantaldeak azaldu duenez, “Asfaltoaren azpian, euria gure auzoetan egingo dugun ibilaldi dramatiko bat da, gure beldurren sakon-sakoneneraino eramango gaituen murgiltze-esperientzia bat, teknologiaren, adimen artifizialaren eta zuzeneko musikaren laguntzarekin”. Larunbatean, maiatzak 20, Piszifaktoria Ideien Laborategiaren azken lanaren estreinaldia ikusteko aukera egongo da Leioako Umore Azoka jaialdian. Gaueko 21:30ean izango da hitzordua, Errekalde plazatik abiatuta. Eta hurrengo […]

Read More… from Piszifaktoria Ideien Laborategiak ‘Asfaltoaren azpian, euria’ ikuskizun ibiltaria estreinatuko du asteburuan, Leioan

‘Noiz utziko dio euria egiteari’ film esperimentala estreinatuko dute igandean, Durangoko Azokako Irudienean

Dokumentalaren eta fikzioaren arteko mugan bizi den sormen lana da, eta izen bereko Piszifaktoriaren kale ikuskizunean oinarrituta dago. Guillermo Ordas arduratu da zuzendaritza lanak egiteaz. Piszifaktoria Ideien Laborategiak Noiz utziko dio euria egiteari film esperimentala estreinatuko du Durangoko Azokako Irudienea gunean, abenduaren 5ean, igandea, 14:30ean. Noiz utziko dio euria egiteari dokumentalaren eta fikzioaren arteko mugan […]

Read More… from ‘Noiz utziko dio euria egiteari’ film esperimentala estreinatuko dute igandean, Durangoko Azokako Irudienean