Tolosako taldeak abenduan kaleratuko du Ezusteko Kantak izeneko diskoa eta gaur estreinatu dutena lan berri horren aurrerapen kanta da. Sentimenduen eta memoriaren prekarizazioaz mintzo den abestia da. “Glovo-ko banatzaileek Donostiako kaleak bete eta jendea etxean ezkutuan zegoen igande gau bateko irudi batetik abiatutako kanta”, azaldu dute taldekideek eta Donostiaren eraldaketari erreparatzen dion abestia dela diote. […]
Postal Kolekzionistak taldeak ‘Plastikozko hiri bat’ kanta eta bideoklipa estreinatu ditu
