Durangoko Plateruena Musika Aterpeak 2025ean irekiko ditu ateak

Udalak milioi bat euro inguruko inbertsioa egingo du Plateruena musika sorkuntza, prestakuntza eta erakustaldi zentro bihurtzeko. Durangoko Udalak Plateruena Kafe Antzokia musika aterpe bihurtzeko proiektua aurkeztu du. Espazioa 2025eko bigarren seihilekoan berriz irekitzea da asmoa, eta “musika sortzeko eta profesionalizatzeko erreferentzia-gune berritua” izango dela nabarmendu dute. Hala nabarmendu dute Mireia Elkoroiribe Durangoko alkateak eta Paule […]

Read More… from Durangoko Plateruena Musika Aterpeak 2025ean irekiko ditu ateak

‘Euskara ibiltaria’, zentzumenei eragiten dien erakusketa ireki dute Durangon

Erakusketa interaktibo honen abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta azken urteotan egindako argitalpenak legez, euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea du helburu. Euskara ibiltaria izeneko erakusketa interaktiboa zabaldu dute Durangoko Plateruena antzokian maiatzaren 15era arte. Erakusketa ibiltariaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta azken urteotan plazaratutako argitalpenak bezala, euskararen aldakortasuna eta aberastasuna […]

Read More… from ‘Euskara ibiltaria’, zentzumenei eragiten dien erakusketa ireki dute Durangon

Ostiralean abiatuko du Plateruena Kultur Aterpeak bere ibilbide berria, ‘Piztu Argiak!’ ekitaldiarekin

Bertan, Anari, Ødei eta Durangaldeko hainbat artista izango dira. Durangoko 19 eragile zein norbanakok osatuko dute proiektuaren gidaritza izango duen Kultur Mahaia. 2020. urtearen amaieran Plateruena kudeatzen zuen kooperatibak berau desegitea erabaki ondoren, eta azken hilabeteetan gogoeta zein zehaztapen prozesu batzuen ostean, ostiral honetan, martxoak 3, Plateruena Kultur Aterpeak bere ibilbide berriari ekingo dio. Piztu […]

Read More… from Ostiralean abiatuko du Plateruena Kultur Aterpeak bere ibilbide berria, ‘Piztu Argiak!’ ekitaldiarekin

Plateruenak ‘leiho’ bat irekiko du Durangoko Azokaren 56. Ediziorako

Azokaren ostean, baina, berriz itxiko ditu ateak kulturguneak, behin betiko irekiera aurretik. Durangoko Udalak Plateruena irekiko du Durangoko Azokaren 56. ediziorako, Ahotseneak aterpea izan dezan bertan. Hala, hainbat mantenu egin ostean, euskal taldeak Plateruenaren oholtza gainera igo ahal izango dira berriz ere, abenduan. Azokaren ostean, baina, berriz itxiko ditu ateak kulturguneak, behin betiko irekiera aurretik. […]

Read More… from Plateruenak ‘leiho’ bat irekiko du Durangoko Azokaren 56. Ediziorako

Plateruena antzokiaren esparruak eta ekimen nagusiak zehazteko prozesu parte hartzailea abiatuko du Durangoko Udalak

Plateruenaren proiektua berrabiarazteko prozesuan eragile anitzen nahiak eta espektatibak identifikatzen saiatuko dira. Ia bi hilabete igaro dira Durangoko Plateruena antzokiak ateak itxi zituenetik, arrazoi ekonomikoak tarteko. Bertako Udalak bere gain hartu du orain, euskara eta euskal kulturari egindako ekarpenari jarraipen berritua emango dion proiektua diseinatzeko ardura. Horretarako, antzokia berrabiarazteko prozesu parte hartzailea martxan jarriko du […]

Read More… from Plateruena antzokiaren esparruak eta ekimen nagusiak zehazteko prozesu parte hartzailea abiatuko du Durangoko Udalak

Durangoko Plateruena antzokia agurtzeko ‘Zilak hautsak’ zikloa antolatu dute

Garik eta Josuk (Hertzainak), Aiorak eta Pitik (Zea Mays) eta Anarik parte hartuko dute, besteak beste, Durangoko Plateruena antzokia agurtzeko antolatu duten Zilak hautsak izeneko zikloan. Durangoko Berbaro euskara elkarteko kideek jarri zuten martxan Plateruena antzokia 2004ko urriaren 28an. Bilboko Kafe Antzokiaren irekierak piztu zien antzoki bat zabaltzeko ideia bertako kideei, eta, hala, 900 bazkideko […]

Read More… from Durangoko Plateruena antzokia agurtzeko ‘Zilak hautsak’ zikloa antolatu dute

En Tol Sarmiento, Zetak, Arkada Social eta Maider Zabalegi Plateruenako oholtzara igoko dira Durangoko Azokan

Aurtengo Durangoko Azoka abenduaren 5etik 8ra arte egingo da, eta, urtero bezala, Plateruena kontzertu handien plaza bihurtuko da. Durangoko bisita iluntzera arte luzatu nahi dutenek horretarako aukera izango dute Plateruenan, Landako Guneko ateak itxi eta gero. 54. edizio honetan Plateruenak kartel erakargarria antolatu du, talde eta askotariko estiloekin. Oholtzara igoko diren taldeak honakoak izango dira: […]

Read More… from En Tol Sarmiento, Zetak, Arkada Social eta Maider Zabalegi Plateruenako oholtzara igoko dira Durangoko Azokan