Bi emanaldiak gaur eta bihar izango dira, arratsaldeko 19:00etan, Victoria Eugenia antzokiko club aretoan. Sarrerak doakoak izango dira, baina gonbidapenarekin eta antzokiko leihatilan banatuko dira emanaldien egunetan, goizeko 11:30etik aurrera. Kartela Maite Mutuberria ilustratzaileak egin du. Donostia Kultura eta Euskal Idazleen Elkartea dira urtero irailean egin ohi diren Poesia Orduak errezitalen antolatzaileak. Aurten ere bi emanaldi antolatu […]
Mugaldekoak taldea eta Gotzon Barandiaran izango dira Donostiako Poesia Orduak ekimenean
