Artista bilbotarraren sorkuntza-mundua ezagutzeko aukera ematen du erakusketa honek. Irailaren 25era egongo da ikusgai Donostiako Kubo-Kutxa aretoan. Javier Perezen (Bilbo, 1968) obren bereizgarri nagusietako bat sinkretismoa da, bai prozedurei dagokienez bai erabiltzen dituen materialei dagokienez ere: eskultura, argazkia, marrazketa, bideoa eta performancea modu independentean erabiltzen ditu, eta batera, interakzioa eta ikerketa funtsezko ezaugarri dituzten instalazioak […]
