Orotara 463 lan aurkeztu dira azken edizioan. A mailan (10 eta 13 urte bitarteko gazteen saila) Noa Martinez narrazioan eta Leire Garcia de Vicuña poesian gailendu dira; B mailan (14 eta 17 urte bitartekoak) Nahia Iturbe izan da irabazlea narrazioan eta Iraide Mitxelena poesian. 2022ko Resurrección María Azkue Literatura sariak banatu dituzte Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan. […]
