36ko gerra garaian, Ezkaba mendian zegoen kartzelako ihesaldian dago oinarrituta istorioa. Memoria historikoaren gaia hartuta Ramon Olasagasti kazetari idazle eta itzultzaileak (Berrobi, 1972) Memoriaren giltza liburua kaleratu du Erein argitaletxearen eskutik. Gazteei zuzendutako narrazio labur hau markaz betea dagoela dio Inazio Mujika editoreak, “markak diot liburuak 36ko gerraren garaiko istorio bat kontatzen duelako, Iruñean kokatua”. […]
[Bideoa] Gazteei zuzendutako eleberria ondu du Ramon Olasagastik ‘Memoriaren giltza’ izenburupean
