‘Betaurreko Moreekin’ zikloa abiatuko da bihar, Donostiako San Telmo Museoan

Zikloaren helburua da ikuspegi feministatik aztertzea gizonen ikuspegiz erakutsi ohi diren alorrak, hala nola, zinema, historia, bidaiak eta artea; Pilar Aguilar Carrasco, Ana Lopez Navajas, Pilar Rubio Remiro eta Marian Lopez Cao izango dira hizlariak. San Telmo Museoak Clasicas y Modernas elkartearen laguntzarekin, Betaurreko Moreekin zikloa abiatuko du bihar, irailak 7. Laura Freixasek zuzendutako zikloaren […]

Read More… from ‘Betaurreko Moreekin’ zikloa abiatuko da bihar, Donostiako San Telmo Museoan

Museoen Nazioarteko Eguna Donostiako San Telmo Museoan

Maiatzaren 18, 22 eta 23an sarrera doakoa izango da eta egun horietan  musika emanaldiak, familia ikuskizun bat eta txistulari bandaren kontzertua programatu ditugu Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna da, eta aurtengo leloa Museoen etorkizuna: berreskuratzea eta berrimajinatzea da. Helburua da museoek Covid-19aren aurrean berreskurapenaren bultzatzaile gisa duten eginkizuna aldarrikatzea eta museoek gure gizartean duten etorkizuna […]

Read More… from Museoen Nazioarteko Eguna Donostiako San Telmo Museoan

Donostiako San Telmo Museoak Carmen Ballveren argazkien erakusketa aurkeztu du

Begirada hurbila erakusketak aurretik ikusgai egon ez diren 71 argazki biltzen ditu. Museoko laborategian izango da ikusgai, martxoaren 12tik maiatzaren 16ra bitartean. Bihartik hasi eta maiatzaren 16ra arte, Dominikar Errepublika, Tanzania, Etiopia, Mongolia eta Peru ikusteko aukera izango dugu Donostiako San Telmo Museoko Laborategi aretoan. Begirada hurbila erakusketa paratu dute bertan, Carmen Ballvek hainbat hamarkadatan […]

Read More… from Donostiako San Telmo Museoak Carmen Ballveren argazkien erakusketa aurkeztu du

Donostiako San Telmo Museoak Remigio Mendibururen ‘Txalaparta’ eskultura gehitu du bere bildumara

Mendibururen eskultura museoko Euskal Artea aretoan ikusgai jarri dute, eta eskultorearen obraren eta euskal artearen pieza esanguratsua da; baina bere izaera artistikotik harago, euskal kulturaren pieza ikonikoa ere badela nabarmendu dute. San Telmo Museoak Remigio Mendibururen (Hondarribia 1931 – Bartzelona 1990) Txalaparta (1965) eskultura txertatu du bere bilduman eta erakusketa iraunkorrean. Pieza hau Mendibururen obraren […]

Read More… from Donostiako San Telmo Museoak Remigio Mendibururen ‘Txalaparta’ eskultura gehitu du bere bildumara

Donostiako San Telmo Museoak zaharberritutako 10 kanoi jarri ditu ikusgai klaustroan

Udaberrian Urgull mendira eramango dituzte hamar kanoiak. San Telmo Museoaren klaustroan ikusgai dauden hamar kanoi hauek Donostiako historiarekin lotuta daude. Hiribilduaren kokapen estrategiko eta mugakideak hiriaren historia markatu du, batez ere XVI. mendetik XIX. mendearen amaierara arte, eta mendeetan zehar goarnizio militarrekin bizi izan zen populazioa. Ondorioz, hauetaz gain, bereziki Urgull mendian eta bere inguruan, […]

Read More… from Donostiako San Telmo Museoak zaharberritutako 10 kanoi jarri ditu ikusgai klaustroan

San Telmo Museoak iturri bat apaintzen duen Zumetaren zeramika lana zaharberritu du Donostian

Iturria, 1989. urtekoa, Donostiako Rodil eta Indianoene kaleen artean dago kokatuta eta oso egoera kaskarrean egon da orain arte. San Telmo Museoak Jose Luis Zumeta artistak 1989. urtean egindako zeramika-iturri bat zaharberritu du, “oso kontserbazio-egoera tamalgarrian zegoen”, dio Donostiako museoak. Iturria Indianoene eta Rodil kaleak lotzen dituen plazatxoan dago, Gros auzoan, eta Jose Ignacio Zuriarrain […]

Read More… from San Telmo Museoak iturri bat apaintzen duen Zumetaren zeramika lana zaharberritu du Donostian

San Telmo Museoak Erlea Maneros artistaren ‘Norusta’ erakusketa aurkeztu du

Ibon Aranberriren lekukoa hartu eta urtebetez egindako lanaren emaitza da erakusketa, 2021eko urtarrilaren 10era arte bisitatu ahal izango da. San Telmo Museoak Erlea Maneros (Bilbo, 1977) artistaren Norusta erakusketa aurkeztu du, 2020ko urriaren 31tik 2021eko urtarrilaren 10era bitartean ikusgai izango dena, Museo Bikoitza programaren barruan. Museo Bikoitza, Asier Mendizabal artistaren proposamena, 2018an jarri zen abian. […]

Read More… from San Telmo Museoak Erlea Maneros artistaren ‘Norusta’ erakusketa aurkeztu du

Donostiako Urgull mendiko ondare historikoa eta naturala ezagutzeko mapa eta app bat aurkeztu dituzte

San Telmo Museoak aurkeztu duen mapak ondare historikoa eta naturala ezagutzeko ibilbide bat proposatzen du. App-an, berriz, begiratokiak, naturari buruzko informazio gehiago eta museoaren bildumako argazki zaharrak gehitu zaizkio ibilbideari. Donostiako Urgull mendiak duen aberastasuna hobeto ezagutzeko, San Telmo Museoak bi euskarri landu eta prestatu ditu bertako ondare historiko eta naturalaren puntu garrantzitsuenak aurkezten dituen […]

Read More… from Donostiako Urgull mendiko ondare historikoa eta naturala ezagutzeko mapa eta app bat aurkeztu dituzte

[Bideoa] Kukai taldeak ‘Erritu’ ikuskizuna taulatuko du Donostiako San Telmo Museoan

Erritu Kukai Dantza taldeak eta Sharon Fridman koreografoak sortutako ikuskizuna da. Emanaldiak Donostiako museoko elizan izango dira hilaren 9an 20:00etan, 10ean 20:00etan eta 12an 19:00etan hasita. Kukai Dantza eta Sharon Fridman koreografo ospetsuaren arteko topaketa da Erritu. Lantaldeak azaldutakoaren arabera, “Erritu bizi-bidaia bat da, eta bizitzaren egoera desberdinak zeharkatzen ditu, naturari eta komunitateari dagokienez, banakako […]

Read More… from [Bideoa] Kukai taldeak ‘Erritu’ ikuskizuna taulatuko du Donostiako San Telmo Museoan

Jose Mari Zabala izango da San Telmoren Museo Bikoitza programan arituko den hurrengo artista

Erlea Manerosek hautatu du programarako, besteak beste, Zabala testuinguru honetara egungo begiradarekin itzultzeak ekar dezakeen emaitza interesgarriagatik. Jose Mari Zabala (Irun, 1949) izango da Museo Bikoitza esku-hartze programaren hurrengo artista gonbidatua, halaxe iragarri du gaur Donostiako San Telmo Museoak. Erlea Manerosek hautatu du artista berria. Koronabirusaren krisiaren ondorioz, ezinezkoa izan da Manerosek bere lana ekainerako […]

Read More… from Jose Mari Zabala izango da San Telmoren Museo Bikoitza programan arituko den hurrengo artista