Ikusi Mikusi azokan ikuskizunak, tailerrak, idazle eta ilustratzaileekin topaketak, Euskal Herriko argitaletxe guztien presentzia eta irakurraldi musikatuak izango dira, besteak beste. Sarako Idazleen Biltzarraren 38. edizioa urriaren 8tik 11ra egingo dute, ezohiko datetan, koronabirusaren pandemiaren ondorioz. Aurtengo Biltzarrak berritasun bat dakar: Ikusi Mikusi, haur eta gazte literaturaren azoka. Ikusi Mikusi euskal haur eta literatura azoka […]
Haur eta gazteak euskal literaturara erakartzeko lehen liburu azoka egingo dute asteburuan, Saran
