Pantea artistak Tabakalera inguruko hotsak eta Donostiako hegaztienak fusionatzen ditu; landa-grabazioetatik datozen soinuak dira, hegazti horiek migratzen duten tokietatik zuzenean transmitituak. Donostiako Tabakalera zentroak Pantea artista iraniarrak diseinatutako Simorgh izeneko soinu-instalazioa aurkeztu du, Scala programaren barruan. Espazio honetarako propio sortutako pieza honen izenburua, Simorgh, antzinako jakinduria eta ezagutza irudikatzen dituen Irango “simurg” hegazti mitikotik dator. […]
Donostiako txorien kantuak esploratzen dituen soinu-instalazioa paratu dute Tabakalerako eskailera nagusian
