Euskal antzerkiaz ikuspegi zabala emateko asmoz, Ganbila bilduma sortu dute

Proiektua azaroaren 21ean Azpeitiko Antzerki Topaketetan eta Durangoko Azokan aurkeztuko dute. Ganbila proiektua Susa argitaletxeak bultzatutako liburu bilduma da, EHAZE-Antzerkizale elkartearekin batera elkarlanean, Oier Guillan idazle eta antzerkigileak koordinatu du proiektua. Ganbila bildumaren barnean sei antzerki liburu argitaratuko dira urtero: hiru udaberrian eta beste hiru udazkenean. Proiektu berri honekin euskal teatroaz ikuspegi zabala eman nahi […]

Read More… from Euskal antzerkiaz ikuspegi zabala emateko asmoz, Ganbila bilduma sortu dute

Uxue Alberdik ‘Kontrako eztarritik’ saiakera argitaratu du

Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak Kontrako eztarritik izeneko saiakera argitaratu du Susa argitaletxearen Lisipe bilduma feministan. Alberdik hamabost bertsolari elkarrizketatu ditu Lisipe bildumaren bosgarren alerako. Helburua, aldiz, ez da bertsogintzaren teknika finduez, koplen kalitateaz edo zortzikoen flow-az mintzatzea, ezpada horiek guztiak nortzuek, nondik eta norentzat sortuak diren aztertzea; “bertsolaritza praktika sozial bat delako eta praktika […]

Read More… from Uxue Alberdik ‘Kontrako eztarritik’ saiakera argitaratu du

´Fakirraren ahotsa´ eleberria argitaratu du Harkaitz Canok Imanol kantariaren bizitzan oinarrituta

Imanol Larzabal abeslariaren bizitzan oinarrituta ondu du liburua Harkaitz Canok. Joan den astean aurkeztu zuen Donostiako Literaktum jardunaldietan, gaur berriz, hedabideen aurrean egin du. Lasarteko idazleak nabarmendu duenez, Fakirraren ahotsa (Susa) ez da kronika bat, musikariaren errealitatetik urruntzea erabaki du eta eleberria da eskuartean dakarrena. Liburuak Imanol Lurgain izeneko pertsonaia du protagonista, 60eko hamarkadan hasi […]

Read More… from ´Fakirraren ahotsa´ eleberria argitaratu du Harkaitz Canok Imanol kantariaren bizitzan oinarrituta