Gehibat kultura elkarteko Xabin Fernandezek jasoko du 2026ko Lautan Hiru laguntza ‘Zaku berekoak’ lanagatik

Fernandezek 2.500 euroko zenbatekoa eskuratuko du eta antzezlana 2026ko otsailean antolatuko den VIII. Lautan Hiru jaialdian estreinatuko da. Bakarrizketa dramatiko honetan, antzerkia eta txotxongilo-teatroa uztartzen dira, gizakiaren barneko haustura erakusteko. Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu zuen 2020an. Sari horren helburu nagusia euskarazko antzerkia sustatzea da, batez ere, lan laburren sorkuntzari bultzada emateko xedez. Horretara, […]

Read More… from Gehibat kultura elkarteko Xabin Fernandezek jasoko du 2026ko Lautan Hiru laguntza ‘Zaku berekoak’ lanagatik

‘Arima eta bihotza’ antzezlan laburra estreinatuko du Tartean Teatroak otsailaren 27an, Bilbon

Jokin Oregik idatzi eta zuzendu du obra eta Mikel Losada eta Anje Oregi dira taula gainera igoko diren aktoreak. Arima eta bihotza lanak Lezoko Antzerki Testu Laburren Lehiaketa irabazi zuen iaz. Tartean teatroak Arima eta bihotza antzezlana estreinatuko du otsailaren 27an  Bilboko Kalderapeko tabernan 19.00etan, Lautan Hiru jaialdiaren baitan. Antzezlan labur hau Jokin Oregik idatzi […]

Read More… from ‘Arima eta bihotza’ antzezlan laburra estreinatuko du Tartean Teatroak otsailaren 27an, Bilbon

‘Non dira haurrak?’, gertaera latz batetik abiatzen den helduentzako antzezlana

Jokin Oregi antzerkigileak idatzi eta zuzendutako obra irailaren 28an eta 29an estreinatuko da euskaraz, Bilbon. Iraia Eliasek, Getari Etxegaraik, Javier Barandiaranek, Iñigo Aranburuk, Ruth Guimerak eta Irene Zarrabeitiak osatzen dute aktoreen zerrenda. Tartean Teatroak eta BBK aretoak Non dira haurrak? antzezlana aurkeztu dute gaur Bilbon. Jokin Oregik idatzi eta zuzendutako obra gertaera tragiko eta gogor […]

Read More… from ‘Non dira haurrak?’, gertaera latz batetik abiatzen den helduentzako antzezlana

‘Ai Gure Juaneteak!’ ikuskizuna estreinatuko dute ostiralean Bilbon

Patxo Telleriak Mikel Laboaren kantak hartu ditu eta berkodifikatzeko eta berregituratzeko ausardia izan du pieza honetarako. Telleriarekin batera, Maider Lopez eta Adrian Garcia de los Ojos arituko dira taula gainean. Bilboko Loraldia Festibalak, Ai Gure Juaneteak!, Patxo Telleriaren azken lanaren estreinaldia aurkeztuko du ostiralean, hilak 15. Ikuskizunak Mikel Laboa abeslari eta musikagileari omenaldia egitea du […]

Read More… from ‘Ai Gure Juaneteak!’ ikuskizuna estreinatuko dute ostiralean Bilbon

Tartean Teatroak ‘Kortxoaren dilema’ antzezlana estreinatuko du azaroaren 15ean eta 16an Bilboko Arriaga antzokian

Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreak Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean ikusiko ditugu taula gainean, Telleriak berak idatzitako komedia politiko honetan, aktualitate handiko egungo istorio bat kontatzeko. Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreak antzezlan berriarekin igoko dira Bilboko Arriagako oholtzara. Oraingoan Mireia Gabilondo antzerkigileak zuzendutako Kortxoaren dilema izeneko obra taularatuko dute bertan. Azaroaren 15ean eta 16an, arratsaldeko […]

Read More… from Tartean Teatroak ‘Kortxoaren dilema’ antzezlana estreinatuko du azaroaren 15ean eta 16an Bilboko Arriaga antzokian

Tartean Teatroak ‘Bake Lehorra’ antzezlana estreinatuko du Zornotza aretoan

Patxo Telleria antzerkigileak idatzi eta zuzendu du obra, taula gainean, berriz, Mikel Losada eta Aitor Fernandino aktoreak ikusiko ditugu. Tartean Teatroak Mikel Losada eta Aitor Fernandino aktoreak igoko ditu oholtzara, Zornotzan. Ikuskizunak bi bertsio ditu eta euskarazkoa maiatzaren 23an taularatuko dute lehenengoz Zornotza aretoan. Konpainiak azaldu dutenez, “Bake Lehorra obrak gogora ekartzen digu erreza dela […]

Read More… from Tartean Teatroak ‘Bake Lehorra’ antzezlana estreinatuko du Zornotza aretoan

Sandra Fernandez Agirre: “Obrak pasio bat jarraitzeak batzuetan bizitzako gauza garrantzitsuak galtzera eraman zaitzakeela kontatzen du”

Tartean Teatroak Alderray antzezlana estreinatuko du datorren martxoaren 9an eta 10ean Bilboko Arriaga Antzokian. Lantaldearen hitzetan, “obra narrazioen narrazio bat” bezala egituratuta dago. Tartean Teatroa Alderray antzezlan berriarekin igoko da berriro Euskal Herriko oholtzetara. Patxo Telleria antzerkigileak idatzi eta zuzendutako obrak Alderray du protagonista nagusi. Lantaldeak azaldu duenez, “Alderray pertsonaien ehiztaria eta istorio kontalaria da. […]

Read More… from Sandra Fernandez Agirre: “Obrak pasio bat jarraitzeak batzuetan bizitzako gauza garrantzitsuak galtzera eraman zaitzakeela kontatzen du”

Jokin Oregi: “Komunikazioa euskararen bidez eta euskaratik egin nahi dugu”

Bihar estreinatuko dute Ez dok ero antzezlana Bilboko Arriaga Antzokian. Tartean Teatroak berak sortu eta ekoiztutako antzezlana da Ez dok ero, “etxean” egindakoa, adierazi du lantaldeak. Testuaren egilea Patxo Telleria dugu eta zuzendaritza lanetan Jokin Oregi aritu da. Aktoreak EzDok3 bikote artistikoa osatzen duten Mikel Martinez eta Telleria bera dira. Jatorrizko musikaren konposaketaz Adrian Garcia […]

Read More… from Jokin Oregi: “Komunikazioa euskararen bidez eta euskaratik egin nahi dugu”

‘Ez dok ero’ antzezlana estreinatuko du Tartean Teatroak azaroan, Bilboko Arriagan

“Euskal Antzerkiaren road movie eroa dugu Ez dok ero antzezlana, euskal kultura, euskal antzerkia eta euskal gizartearen irudi deformatua, barregarria eta aluzinatua eskaintzen duena”. Tartean Teatroak berak sortu eta ekoiztutako antzezlana da Ez dok ero, “etxean” egindakoa, adierazi dute gaur bidalitako oharrean. Testuaren egilea Patxo Telleria dugu eta zuzendaritza lanetan Jokin Oregi aritu da. Aktoreak […]

Read More… from ‘Ez dok ero’ antzezlana estreinatuko du Tartean Teatroak azaroan, Bilboko Arriagan

Patxo Telleria: “Simplicissimus umorearen auziari buruzko hausnarketa bat da”

(Argazkiak: Pio Ortiz de Pinedo / Musika: Adrian Garcia de los Ojos) Tartean Teatroko kideak Simplicissimus ikuskizunaren prestaketa lanetan murgilduta daude egun hauetan. Patxo Telleriak (Bilbo, 1960)  idatzi eta zuzendutako umorezko kabareta da honakoa. Simplicissimus hamazazpigarren mendeko alemaniar nobela pikareskoaren izenburua ere bada. 30. hamarkadako Berlineko kabaret garaiko hiru komikoren bizitza eta lana izan ditu […]

Read More… from Patxo Telleria: “Simplicissimus umorearen auziari buruzko hausnarketa bat da”