Taupak mintzodromoa antolatuko du abenduaren 5etik 7ra, Durangoko Azokan

Euskararen erabilera erdigunean jarri eta Mintzapraktika egitasmoa ezagutarazteko helburua du egitasmoak. Taupa Euskaltzaleen mugimenduak Mintzapraktika egitasmoa Durangora eramango du abenduaren 5etik 7ra bitartean, Zirhika taldearekin elkarlanean eta AEK, IKA Euskaltegiak, Jalgi Hadi Mundura eta Mintzaneten laguntzarekin. “Mintzapraktika ezaguna da Euskal Herrian zehar, baina egitasmoa gertutik ezagutzeko eta probatzeko aukerak eskaini nahi izan ditugu xede talde […]

Read More… from Taupak mintzodromoa antolatuko du abenduaren 5etik 7ra, Durangoko Azokan

Gau Beltza, Euskal Herriko ohitura zaharra, gaur egungo komunitatearen indargune

Solasaldi berezia egingo da urriaren 29an, Donostiako San Telm Museoan, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen baitan. Gau Beltzaren prestatzeko materiala irekian dago gaubeltza.eus webgune berrituan. Santu guztien egunaren bezperako ospakizuna da Gau Beltza, arbasoen oroitzapena eta neguaren hasiera uztartzen dituena. Aspaldikoa da jaia Euskal Herrian, baina azken hamarkadetan, kultura globalaren eraginak ohitura zahar askoren galera […]

Read More… from Gau Beltza, Euskal Herriko ohitura zaharra, gaur egungo komunitatearen indargune

Taupak Gau Beltzaren inguruko doako online formazio saioa eskainiko du urriaren 22an

Formazio saioa Nere Erkiaga Hil Arte Bizi proiektuko arduradunak eta Edurne Mitxeo idazleak emango dute eta, ospakizun gisara, GAU BELTZAK heriotzarekiko hurbilketa soziala egiteko ematen duen aukera izango dute hizpide. Taupa euskaltzaleen mugimenduak Gau Beltzaren inguruko doako online formazio saioa eskainiko du urriaren 22an, arratsaldeko 18:30ean. Saioa edonori zuzenduta egongo da eta Gau Beltza ospakizunaren […]

Read More… from Taupak Gau Beltzaren inguruko doako online formazio saioa eskainiko du urriaren 22an

Mintzapraktika egitasmoetan izena emateko epea zabalik da

Irudi berrituarekin baina erabileraren aldeko ekarpena egiten jarraitzeko helburuarekin abiatuko da ikasturte berria. Zabalik da Taupa euskaltzaleen mugimenduak, lehen Topagunea, urtero antolatzen duen Mintzapraktika egitasmoaren izen-ematea. Hala, Eta euskaraz egiten badugu lelopean, aurten ere ikasturte berri bati ekingo diote milaka lagunek Euskal Herriko txoko ezberdinetan. “Egitasmoaren funtzionamendua oso sinplea da: euskaraz ondo moldatzen den pertsona […]

Read More… from Mintzapraktika egitasmoetan izena emateko epea zabalik da

Euskararen erabilera sozialean eragiteko beharra azpimarratu dute Gasteizen, Miarritzen, Bilbon eta Iruñean

Euskal Herriko zenbait leku enblematikotan egindako ekintzen helburua euskaldunen artean euskararen erabilerari buruzko kontzientzia zabaltzea izan da. Taupa euskaltzaleen mugimenduak ekintza komunikatiboa burutu du Euskal Herriko lau hiriburutan. Euskararen erabilera sozialean eragiteko beharra azpimarratu du eta herritarrak Taupan saretzeko deia egin du. Azaldu duenez, Euskal Herriko zenbait leku enblematikotan egindako ekintzen helburua euskaldunen artean euskararen […]

Read More… from Euskararen erabilera sozialean eragiteko beharra azpimarratu dute Gasteizen, Miarritzen, Bilbon eta Iruñean

Euskararen erabileran eta aktibazioan eragiteko pausu berria eman dute Bizkaian

Bizkaian bagara. Berbak zubi programa berriarekin, lurralde osoan suspertu nahi da euskararen presentzia, errealitate linguistiko eta publiko ezberdinetara egokituz. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak Bizkaian bagara. Berbak zubi aurkeztu dute gaur, Bilbon. Programa honen ardatz nagusiak dira euskararen erabilera handitzea, hizkuntzaren biziberritze prozesuan urrats berriak ematea eta biztanleria-sektore berrietara normaltasunez hurbiltzea. Bizkaiko eskualde […]

Read More… from Euskararen erabileran eta aktibazioan eragiteko pausu berria eman dute Bizkaian

Zortzi film laburrekin dator aurtengo Laburbira zirkuitua

Aurtengo edizioa martxoaren 7tik apirilaren 11ra bitartean egingo da Euskal Herri osoan. Besteak beste, Ekain Irigoienen Europa eta Eneko Sagardoyren Betiko gaua filmek osatuko dute bilduma. 2025eko edizioaren aurrestreinaldia Donostiako San Telmo Museoan egingo da, martxoaren 6an. Laburbirak, euskarazko film laburren zirkuituak, bi hamarkada baino gehiago beteko ditu Euskal Herriko aretoak euskal filmez betetzen. “Euskal […]

Read More… from Zortzi film laburrekin dator aurtengo Laburbira zirkuitua