Igeltsuan egindako lan bat da, eta sormen-prozesuaren bitarteko fase bati dagokio, lan erabat behin-behinekoa eta ezinbestean suntsitua edo ahaztua izateko sortutakoa. Maiatzaren 27tik urriaren 19ra bitartean, Joan Mirok Tête eskulturarako egindako igeltsuzko modeloa ikusgai egongo da Donostiako San Telmo Museoko Nabarmendutako Obra atalean. Lana 1978. urtean sortu zuen, 111 x 67 x 25 zm neurriak […]
Joan Mirok ‘Tête’ eskulturarako egindako modeloa ikusgai San Telmo Museoko Nabarmendutako Obra atalean
