Iratxe Fresneda zinemagileak ‘Tetuán’ dokumentala aurkeztuko du gaur Zinebin

Gentzane Martinez de Osabak, Iratxe Fresnedak eta Oihane Iriartek ekoitzitako sorkuntza dokumentala da. Bertan, alaba batek (zuzendaria bera), aitaren iraganaz sentitzen duen jakin-minak gidatuta, berregiteko eta bilatzeko bidaia bati ekingo dio, benetakoa eta zinematografikoa, iragana eta oraina kontuan hartuta. Iratxe Fresnedak (Arrigorriaga, 1974) Tetuán izeneko pelikula aurkeztuko du gaur Bilboko Zinebi jaialdian. Zinemagilearen hirugarren dokumental […]

Read More… from Iratxe Fresneda zinemagileak ‘Tetuán’ dokumentala aurkeztuko du gaur Zinebin

Iratxe Fresnedak migratzaileei buruzko dokumentala bultzatzeko ‘crowdfunding’ kanpaina abiatu du

Tetuán izeneko filmak lau pertsonairen istorioak kontatuko ditu. Dantza, argazkigintza, mugimendua eta bizitza bera gai nagusiak izango dira. Iratxe Fresnedak (Arrigorriaga, 1974) 2021eko udaberrian, Tetuán izeneko pelikula filmatzen hasiko dela iragarri du. Zinemagilearen hirugarren dokumental luzea izango da eta Irrintziaren Oihartzunak eta Lurralde Hotzak lanekin abiatutako erregistro eta oroimenaren inguruko filmen trilogia osatuko du. Tetuán […]

Read More… from Iratxe Fresnedak migratzaileei buruzko dokumentala bultzatzeko ‘crowdfunding’ kanpaina abiatu du