Txikipediak 631 sarrera gehiago ditu ikastoletako ikasleei esker

Azken hiru hilabete hauetan Euskal Herriko 28 ikastolatako ikasleek egin duten lanari esker sarreren kopurua igo du Txikipediak. Urtarrilean ekin ziotenean ezarritako 300 sarreraren langa gainditu eta bikoiztu egin dute. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailako ikasleei zuzenduta egon da 300 baietz! erronka, eta Euskal Herriko lurralde guztietako 28 ikastolatan eraman da aurrera aurtengo […]

Read More… from Txikipediak 631 sarrera gehiago ditu ikastoletako ikasleei esker

Ikastoletako ikasleek Txikipedia: ‘300 baietz!’ erronkaren hirugarren ekitaldiari ekin diote

Aurtengo edizioan, klima aldaketa, buru osasuna, emakume kirolariak eta Euskal Herria lantzea proposatu zaie ikasleei, eta gai horiek hartuta denen artean hirurehun sarrera berri publikatzea Txikipedian. Euskarazko edukiak sarera gehitzeko asmoz, Euskal Wikilariak Kultur Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak 300 baietz erronkaren hirugarren ekitaldiari ekin diote. Hala, ikastoletako DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduriko egitasmo […]

Read More… from Ikastoletako ikasleek Txikipedia: ‘300 baietz!’ erronkaren hirugarren ekitaldiari ekin diote

Euskal Herriko 18 ikastoletako haurrek Txikipedia edukiz elikatuko dute

Emakumezkoen biografiak, bereziki kirolarienak, osatzea izango da aurtengo helburua. Ikastolen Elkarteak eta Euskal Wikilarien Elkarteak, bigarren urtez martxan jarri dute Txikipedia edukiz betetzeko egitasmoa. Bertan Euskal Herri osoko 18 ikastolek hartuko dute parte. Nik, zuk, guk… 300 bai? erronkaren bitartez, euskarak eta euskal kulturak sarean duen presentzia areagotzea izango dute helburu oraingoan ere, bide batez […]

Read More… from Euskal Herriko 18 ikastoletako haurrek Txikipedia edukiz elikatuko dute

Txikipediarako 266 sarrera berri argitaratu dituzte 18 ikastolatako ikasleek

Sarrera berri horiek batez ere emakume zientzialarien biografiak dira. Euskal Wikilariak elkarteak Txikipedian 250 sarrera berri idazteko erronka bota zuen, Ikastolen Elkartearekin batera garatutako Nik, zuk, guk… 250 bai? proiektuaren bitartez, eta hamazortzi ikastolatako ikasleek eutsi egin zioten. Sarrera berri horiek batez ere emakume zientzialarien biografiak izatea eskatu zitzaien. Aste Santuko oporraldiaren bueltan, langa hori […]

Read More… from Txikipediarako 266 sarrera berri argitaratu dituzte 18 ikastolatako ikasleek