Memoria lesbikoa eta ultraeskuinari erresistentzia izan dira Zinegoak jaialdiko aurtengo sarien protagonistak. Bilboko LGTBIQ+ 21. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak edizio honetako irabazleak eman ditu ezagutzera atzo arratsaldean Bilborock aretoan egin zuten itxiera ekitaldian. “Memoria lesbikoak eta ultraeskuinari erresistentzia izan dira palmaresaren protagonistak”. Eitbk 4.000 eurorekin babesten duen Zinegoak Sari Nagusia Tzeli Hadjidimitriou zuzendariaren […]
