Euskararen Egunaren kariaz, UEMAk hainbat deialdirekin bat egin du

Euskara larrialdi egoeran dagoela jakinda eta egoera irauli ezean hurrengo hamar urteotarako aurreikuspenak alarma gorriak piztu dituela ikusita, UEMAk hizkuntza politiketan jauzia egiteko eta euskararentzat benetako lege-babesa bermatzeko eskaera egin izan du urtean zehar, hainbat aldiz. Uztailean, esaterako, ia ehun herritan milaka lagun atera ziren kalera UEMAk deituta, euskararentzat justizia, lege-babesa eta arnasa eskatzeko, euskararen […]

Read More… from Euskararen Egunaren kariaz, UEMAk hainbat deialdirekin bat egin du

Gazteek hizkuntza ohituren inguruan gogoeta egiteko abian da ‘Arnasetik’ bideosormen lehiaketa

Gazteek beraien sormen lanak urriaren 31ra arte bidaltzeko aukera izango dute. Laugarren urtez jarraian, UEMAk, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak batera sustatutako Arnasa Gara proiektuak Arnasetik lehiaketa jarri du abian. Lehiaketa hau euskararen arnasguneetako 10 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta haien egitekoa euskarari lotutako istorioak kontatzea izango da bi minutuko ikus-entzuneko lanen […]

Read More… from Gazteek hizkuntza ohituren inguruan gogoeta egiteko abian da ‘Arnasetik’ bideosormen lehiaketa

Beste herrialdeetatik etorri eta ostalaritzan eta merkataritzan lanean ari diren euskaldunak ikusarazteko kanpaina abiatu dute

Euskarak kolore asko dituela, eta azalaren kolorea askotarikoa izan arren herritar horiek ere euskaldunak direla nabarmendu nahi du Egin nirekin ere euskaraz! kanpainak. Euskaldun arrazializatuen inguruko aurreiritziak gainditzeko asmoz, 2023ko azaroan ekin zion UEMAk Egin nirekin ere euskaraz! kanpainari, lehen aldiz. Kanpaina hartako irudia bateko eta besteko haurrak eta nerabeak izan ziren, eta ekimenak oihartzun […]

Read More… from Beste herrialdeetatik etorri eta ostalaritzan eta merkataritzan lanean ari diren euskaldunak ikusarazteko kanpaina abiatu dute

Salto! udalekuetan izena emateko epea zabalik da

UEMAk udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten ere. Bi txanda izango dira: ekainaren 24tik uztailaren 2ra, eta uztailaren 4tik 12ra. Martxoaren 31ra arte egongo da izena emateko epea zabalik. Ekimena ibiltaria izango da eta Arantzatik Elizondorako bidea egingo dute gazteek, Nafarroan barrena. Euskararen inguruan herritarrak kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko ekimenak martxan jartzea da UEMAren ildo […]

Read More… from Salto! udalekuetan izena emateko epea zabalik da

‘Bizkarsoro’ filma UEMAko kide diren herri gehienetan ikusteko aukera egongo da

Euskara erabiltzeagatik belaunaldiz belaunaldi jasandakoa ezagutzea da asmoa eta horri aurre egiteko euskaldunek erakutsi duten kemena ikusaraztea. Bizkarsoro filmak euskararen aurkako jazarpenaren eta euskaldunen bizitzeko gogoaren historia kontatzen du. Josu Martinezek zuzendutako lana gaur iritsiko da zinema aretoetara Euskal Herri osoan. Ondoren, filma ahalik eta herri gehienetan erakustea garrantzitsua iruditu zaio UEMAri, “euskara erabiltzeagatik belaunaldiz […]

Read More… from ‘Bizkarsoro’ filma UEMAko kide diren herri gehienetan ikusteko aukera egongo da

Euskaltegirik ez duten herri txikietan euskara ikasteko aukera zabalik

Aurrematrikulazio kanpainak izandako erantzunari esker, zenbait eskualdetan dagoeneko sortu dituzte taldeak. Irailarekin batera, ohi bezala, euskaltegiek ikasturte berrirako matrikulazio kanpaina abiarazi dute eta UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) aurten ere bat egin du kanpaina horrekin, mankomunitateko kide diren hainbat udalekin eta euskaltegiekin elkarlanean, udalerrien euskalduntze osoa lortzeko bidean euskaltegien lana oinarrizkoa dela jakinda. Izan ere, “etorri […]

Read More… from Euskaltegirik ez duten herri txikietan euskara ikasteko aukera zabalik