‘Marko bat kultura euskaraz bizitzeko eta egiteko, minorizazioan ez betikotzeko’ izenpean, Euskal Artisten II. Mintegia egingo dute Donostian

Topaketa bihar, azaroak 20, izango da goizeko 9:15etatik aurrera, Donostiako Koldo Mitxelenako Santa Teresa komentuan. Duela bi urte, artistaren estatutuaz hitz egiteko tartea hartu zuen Lanartea Euskararen Langile Profesionalen Elkarteak Oiartzunen, UEUrekin elkarlanean. Donostian hartuko du gogoetarako tartea orain. Marko bat kultura euskaraz bizitzeko eta egiteko, minorizazioan ez betikotzeko izenpean, Euskal Artisten bigarren Mintegia antolatu […]

Read More… from ‘Marko bat kultura euskaraz bizitzeko eta egiteko, minorizazioan ez betikotzeko’ izenpean, Euskal Artisten II. Mintegia egingo dute Donostian

Asier Larrinagak ‘Zenbait gako kazetarientzat zientziaren komunikazioaz’ liburua kaleratu du

Zientzia-gaiak lantzen dituzten kazetariei zuzenduta dago liburua, baina ez haiei bakarrik. Egilearen ustez, kazetari guztientzat izan daiteke interesgarri eta probetxugarria. Baita hedabideetan urratsen bat egin nahi luketen zientzialarientzat ere. Zenbait gako kazetarientzat zientziaren komunikazioaz liburua argitaratu du Asier Larrinaga Larrazabalek (Bilbo, 1965) UEUren eskutik. Liburua kazetari guztientzat ez ezik, hedabideetan urratsen bat egin nahi luketen […]

Read More… from Asier Larrinagak ‘Zenbait gako kazetarientzat zientziaren komunikazioaz’ liburua kaleratu du

Pako Sudupek ‘Immigrazioa eta abertzaletasuna’ liburua kaleratu du

Lan honen oinarrian euskaraz bizi nahi duen idazle bati gaurko immigrazioak sortzen dizkion galderetatik abiaturiko bilaketa dago. Pako Sudupe Elortzak (Azkoitia, 1959) Immigrazioa eta abertzaletasuna liburua argitaratu du UEU eta EHUrekin elkarlanean. Bertan, hiru denboraldi jakinetan Hego Euskal Herrira etorritako migratzaileen kopuru handiak indar abertzaleen aldetik zer-nolako diskurtsoak sortu dituen azaltzen ditu. Gaur, Donostian egin […]

Read More… from Pako Sudupek ‘Immigrazioa eta abertzaletasuna’ liburua kaleratu du

[Bideoa] ‘Ehun urteko gerra Palestinaren aurka’, Israel egiten ari den sarraskia salatzeko, eta aspalditik datorren historia ezagutarazteko liburua kalean da euskaraz

Palestinako historiaz euskarazko libururik ez zegoela ikusita, eta liburuaren ezaugarriak kontuan izanda, Iñaki Alegriak liburua euskaratzea erabaki zuen eta UEUri egin zion liburua itzultzeko proposamena. Rashid Khalidi-ren Ehun urteko gerra Palestinaren aurka liburua ekarri du euskarara Iñaki Alegria UEUko zuzendari-ohiak. Itzultzaileak gaur aurkeztu du lana Donostian, UEUren eskutik. Bertan Iñaki Alegria bera, Gidor Bilbao UEUko […]

Read More… from [Bideoa] ‘Ehun urteko gerra Palestinaren aurka’, Israel egiten ari den sarraskia salatzeko, eta aspalditik datorren historia ezagutarazteko liburua kalean da euskaraz

Josu Martinezek Euskarazko zinemaren historia jasotzen duen liburua aurkeztu du

Irudiz eta euskaraz. Gure hizkuntzaren zinema. Gure zinemaren hizkuntza izeneko argitalpenak zazpigarren arteak gure hizkuntzarekin izandako harremanak aztertzen ditu, eta horretarako, 20. mendea zeharkatzen duen ibilbide bat marraztuz, irudiz eta euskaraz sortutako lanen historia kartografiatzen du. Eibarko Udalak eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) lankidetzan ematen duten Juan San Martin beka irabazi zuen Josu Martinezek 2019an, […]

Read More… from Josu Martinezek Euskarazko zinemaren historia jasotzen duen liburua aurkeztu du

Iñaki Alegriak Eduardo Galeanoren ‘Latinoamerikaren zain urratuak’ euskaratu du

Iñaki Alegria Loinazek Eduardo Galeanoren Latinoamerikaren zain urratuak liburua ezaguna itzuli du. UEUko zuzendari ohia da Alegria eta talde eragileko kidea. IXA ikerketa taldeko sortzaileetako bat ere bada eta herri ekimeneko beste hainbat saltsatan ibili da eta dabil oraindik ere. Jubilatuta dago gaur egun, baina ez erretiratuta, eta jubilazioa aprobetxatu du bere ustez euskaraz behar […]

Read More… from Iñaki Alegriak Eduardo Galeanoren ‘Latinoamerikaren zain urratuak’ euskaratu du

COVID-19 gaitzaren ostean etorkizuna irudikatzeko ditugun usteak eta tresnak aztertuko ditu aurtengo Jakin Jardunaldiak

Uztailaren 16an egingo da Usurbilen. Izena emateko epea zabalik dago hemen. Badugu zer aztertu, zer ikasi, zer aldatu. COVID-19ak agerian utzi ditu gure gizartearen gaitzak, eta horiei erreparatuko die Birusak, distopiak eta mundu berriak Jakin Jardunaldiak, etorkizunera begirako hausnarketan. Horretarako, zortzi aditu eta aritu elkartuko dituzte Usurbilen 2020ko uztailaren 16an: Mario Zubiaga, Joseba Azkarraga Etxagibel, […]

Read More… from COVID-19 gaitzaren ostean etorkizuna irudikatzeko ditugun usteak eta tresnak aztertuko ditu aurtengo Jakin Jardunaldiak