[Bideoa] Emakumeek ahoz kontatu eta belarriz jasotako esperientziak bildu ditu Uxue Alberdik ‘Esne-berriketan’ liburuan

Bi urtetan egindako entzuketa ariketen emaitza da Alberdiren lan berria. Elgoibarko idazlea hainbat herritan izan da hainbat emakumerekin elkartu eta haiek kontatzeko zeukatena entzuten. Uxue Alberdi idazleak ‘Esne-berriketan’ kontakizun liburua aurkeztu du gaur Donostian, Begoña Durruty ilustratzailearekin batera. Idazleak emakumeen ahotik eta bihotzetik jasotako esperientziak bildu ditu lan berri honetan. Egileak berak azaldu duenez, “bi […]

Read More… from [Bideoa] Emakumeek ahoz kontatu eta belarriz jasotako esperientziak bildu ditu Uxue Alberdik ‘Esne-berriketan’ liburuan

[Bideoa] Uxue Alberdik zortzi ipuinez osatutako ipuin bilduma aurkeztu du ‘Hetero’ izenburupean

Susa argitaletxearen eskutik argia ikusi duen liburua ez da heteroarauari buruzkoa, baina ipuinetako protagonistak heteroarau horren barruan mugitzen direla dio egileak. Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak zortzi ipuinez osatutako ipuin bilduma aurkeztu du Hetero izenburupean. Emakumezkoak dira protagonista gehienak, eta gizonez ari dira, nagusiki. Haiek euren gorputzetan, memoria afektiboan eta egunerokoan utzitako arrastoez. Gizonekiko espektatibez […]

Read More… from [Bideoa] Uxue Alberdik zortzi ipuinez osatutako ipuin bilduma aurkeztu du ‘Hetero’ izenburupean

Estibaliz Lizasok eta Pol·len edicions-ek Etxepare Itzulpen Saria irabazi dute Uxue Alberdiren ‘Kontrako eztarritik’ katalanera itzultzeagatik

Epaimahaiak nabarmendu duenez itzulpena itzulpena “zentzu guztietan aparta” da. Sari honekin itzultzaileek itzalean egindako lana eta argitaletxeek euskarazko literatura itzultzearen alde egindako apustua aitortu nahi dute antolatzaileek. Uxue Alberdi idazle eta bertsolariaren ‘Kontrako eztarritik’ (Susa) saiakeraren katalanezko edizioak 2024ko Etxepare – Laboral Kutxa Itzulpen Saria irabazi du. Estibaliz Lizasok (Tolosa, 1984) itzuli du lana euskaratik […]

Read More… from Estibaliz Lizasok eta Pol·len edicions-ek Etxepare Itzulpen Saria irabazi dute Uxue Alberdiren ‘Kontrako eztarritik’ katalanera itzultzeagatik

[Bideoa] Ahoz kontatu eta belarriz jasotako testuak bildu ditu Uxue Alberdik ‘Belarriko Kilkerrak’ liburuan

Liburuan hiru zutabe nagusi dira: ahozkotasuna, transmisioa eta memoria. Ahoz kontatu eta belarriz jasotako testuak bildu ditu Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak Belarriko Kilkerrak (Elkar) liburuan. Istorioak ilustratzeko Begoña Durruty izan du alboan egileak. Gaur Donostian aurkeztu duten lana  “liburu akzidental bat” dela kontatu du Alberdik. Beste fikziozko ipuin bat idazten ari zela, harekin ataskatu, […]

Read More… from [Bideoa] Ahoz kontatu eta belarriz jasotako testuak bildu ditu Uxue Alberdik ‘Belarriko Kilkerrak’ liburuan

‘Surflaria’, Xabiroi aldizkariaren komiki liburu berria kaleratu dute Uxue Alberdik eta Susanna Martinek

Istorioak galdera transzendentalen eta umore ganberroaren artean egiten du kulunka, suspense edo misterio ukitu batekin, eta iraganaren eta orainaren artean labainduz. Xabiroi aldizkarian zortzi ataletan publikatuta argitaratu zen, lehenbizikoz, Surflaria. 2020. urtean murgildu ziren lan honetan, eta 2023ko ekaineko zenbakian argitaratu da azken kapitulua. Orain guztiak album batean batu ditu Xabiroi aldizkariak, bere bildumako hamazazpigarren […]

Read More… from ‘Surflaria’, Xabiroi aldizkariaren komiki liburu berria kaleratu dute Uxue Alberdik eta Susanna Martinek

[Bideoa] Uxue Alberdik eta Araiz Mesanzak ‘Hili’, heriotza hizpide duen album ilustratua kaleratu dute

Heriotzaren inguruan, Alberdik izandako hainbat burutapen eta galdera, eta baita seme-alabei eta beste haur batzuei entzundakoak ere biltzen dira lan honetan. “Adin batetik aurrera, hil egingo garela ulertzen dugu, ulertzen saiatzen gara”, horixe da proiektuaren abiapuntuko hausnarketa. Uxue Alberdi idazleak eta Araiz Mesanza ilustratzaileak aurkeztu dute lana gaur, Donostiako Udal liburutegian. Alberdik azaldu duenez, Hili […]

Read More… from [Bideoa] Uxue Alberdik eta Araiz Mesanzak ‘Hili’, heriotza hizpide duen album ilustratua kaleratu dute

[BIDEOA] Denda baten kronika literarioa ondu du Uxue Alberdi idazleak ‘Dendaostekoak’ liburuan

Alberdik inoiz idatzi duen libururik umoretsuena dela aitortu du, “karnabal bat da, disparate eder bat, festa bat. Ez dago espaziorik malenkoniarentzat”. Denda baten kronika literarioa dakar Uxue Alberdi (Elgoibar, 1084) idazleak Dendaostekoak izeneko liburu berrian. Leire Lopez Susa argitaletxeko editoreak gaur Donostian egin duten aurkezpenean adierazi duenez, “dendari birekin izandako elkarrizketetatik jasotako informazioa antolatzeko, idazlearen […]

Read More… from [BIDEOA] Denda baten kronika literarioa ondu du Uxue Alberdi idazleak ‘Dendaostekoak’ liburuan

Uxue Alberdik ‘Kontrako eztarritik’ saiakera argitaratu du

Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak Kontrako eztarritik izeneko saiakera argitaratu du Susa argitaletxearen Lisipe bilduma feministan. Alberdik hamabost bertsolari elkarrizketatu ditu Lisipe bildumaren bosgarren alerako. Helburua, aldiz, ez da bertsogintzaren teknika finduez, koplen kalitateaz edo zortzikoen flow-az mintzatzea, ezpada horiek guztiak nortzuek, nondik eta norentzat sortuak diren aztertzea; “bertsolaritza praktika sozial bat delako eta praktika […]

Read More… from Uxue Alberdik ‘Kontrako eztarritik’ saiakera argitaratu du