Xabier Amuriza protagonista izango duen asteburu kulturala antolatu dute Zornotzan

Bihartik igandera bitartean, hainbat jarduera antolatu dituzte, horien artean daude antzezlan bat, herri bazkaria eta musika ikuskizuna, Asisko Urmeneta, Jon Maia, Anje Duhalde, Mikel Urdangarin, Joseba Tapia, Agus Barandiaran, Josu Zabala, Iban Ibarretxe eta bertako musikariekin. Euskal Herriko Doinuak 2023 Etxano – Xabier Amuriza, Torreburutik Euskal Herrira kantuz’ programa aurkeztu du Etxanoko Andra Mari Berri […]

Read More… from Xabier Amuriza protagonista izango duen asteburu kulturala antolatu dute Zornotzan

Xabier Amuriza bertsolariak www.amuriza.eus izeneko webgunea jarri du martxan bere lanak sareratzeko asmoz

Dagoeneko bi daude irakurgarri webgune berrian: Itxi dezagun zirkulua, koplak, bertsoak eta dagozkien azalpenak biltzen ditu Amurizak honetan eta Harrien mintzoa, pentsaera eta sentiera bat islatzen duten bostehun bat esaldi jaso ditu bigarren honetan. Hurrengoa Lehoiaren zainak izango da eta laster argitaratuko duela iragarri du. Poema eta artikuluen bilduma izango da. Xabier Amuriza idazle eta […]

Read More… from Xabier Amuriza bertsolariak www.amuriza.eus izeneko webgunea jarri du martxan bere lanak sareratzeko asmoz

Xabier Amurizak ‘Etxepare, jalgi hadi batura’ liburua aurkeztuko du ostegunean, Gasteizen

Antolatzaileek aurreratu dutenez, liburua aurkezteko berbetan, bertsotan eta kantuan ere arituko da Amuriza. Ekimena 19:00etan izango da eta gonbidapena beharko da. Xabier Amurizak Etxepare, jalgi hadi batura izeneko liburua aurkeztuko du datorren ostegunean, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean. Izan ere, idazle eta bertsolari bizkaitarrak Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae euskara batura ekarri, eta egungo errima eta […]

Read More… from Xabier Amurizak ‘Etxepare, jalgi hadi batura’ liburua aurkeztuko du ostegunean, Gasteizen

Xabier Amurizak eta Jose Ramon Etxebarriak Lekuona Sariak jaso dituzte

2019 eta 2020ko Lekuona sarien emateak atzeratu behar izan zituzten pandemiagatik eta atzo banatu zituzten ekitaldi bateratu batean, Bilboko Kafe Antzokian. Eusko Ikaskuntzak 1983an sortu zuen Manuel Lekuona Saria, euskal kultura eta zientziako pertsonek egindako ekarpenak, bere konpromisoa eta balio unibertsala aintzat hartu eta goraipatzeko asmoz. 2019ko edizioan Xabier Amuriza (Etxano, Zornotza, 1941) bertsolari, idazle […]

Read More… from Xabier Amurizak eta Jose Ramon Etxebarriak Lekuona Sariak jaso dituzte

Korrontzik eta Xabier Amurizak ‘Koplariak’ disko-liburua aurkeztu dute

Lan berri honekin talde bizkaitarrak sustraietara bueltatu nahi izan du, koplagintzari musika herrikoian duen garrantzia emanez. Korrontzi taldeak DJ Makalarekin elkarlanean, musika herrikoia eta elektronikoa uztartu zituen 2019an argitaratu zuen Topa-K izeneko disko arrakastatsuan. Aurten, berriz, oso bestelako lanarekin datorkigu talde bizkaitarra: Koplariak. Taldearen hamargarren disko hau Agus Barandiaran musikaria eta Xabier Amurizaren arteko hiru […]

Read More… from Korrontzik eta Xabier Amurizak ‘Koplariak’ disko-liburua aurkeztu dute

Xabier Amurizarentzat aurtengo Manuel Lekuona Saria

Eusko Ikaskuntzaren ustez, bizkaitarrak bertso-eskolak bultzatu eta metodologian eragin nabarmena izan du, bere lana Euskal Herriko bazter guztietara hedatuz. Xabier Amuriza (Amorebieta-Etxano, 1941) da aurtengo Eusko Ikaskuntzaren 2019ko Manuel Lekuona Saria jasoko duena. Erakundeak adierazi duenez, “bertsolaritzak azken urteotan izan duen loraldiaren protagonista da, tradiziotik modernitatera jauzia emanez”. Eusko Ikaskuntzak “Bertsolaritza izanik euskara eta euskal […]

Read More… from Xabier Amurizarentzat aurtengo Manuel Lekuona Saria