Ikuskizuna Bilboko Arriaga Antzokiko foyerrean izango da datorren astelehenean, azaroak 14, eta Goikoetxeak berak hartuko du parte, Landarbaso Abesbatzak, Beñat Egiarte tenorrak eta Klara Mendizabal sopranoak lagunduta. Literatura eta Musika Euskaraz zikloak beste hitzordu bat eskainiko du Bilboko Arriaga antzokiko foyerrean datorren astelehenean, azaroaren 14an, 19:30etik aurrera. Aurreratu dutenez, emanaldia “oso berezia” izango da da, […]
Etiketa: Xabier Lete
Xabier Leteri omenaldia egingo dio Bilboko Loraldia Festibalak
Beñat Gaztelumendi, Xabier San Sebastian, Joserra Senperena eta Quico Puges izango dira Arriaga antzokiko oholtza gainean, martxoaren 11n. Loraldia Festibalaren baitan dagoen proposamen artistikoa da martxoaren 11n, Bilboko Arriaga antzokian taularatuko den Loreak eta zauriak. Xabier Leteri kantari diziplina-arteko emanaldia. Emankizunak Leteren kantuak gogoratzeaz gain, gaur egun bizi dugun jendarteari begiratuko dio, bere kantuen eta […]
Read More… from Xabier Leteri omenaldia egingo dio Bilboko Loraldia Festibalak
Xabier Lete gogoratzeko ziklo bat antolatu dute Iruñean
Azaroaren 23an Anjel Lertxundik eta Alex Gurrutxagak Xabier Lete, historiaren tabernan hitzaldia eskainiko dute, abenduaren 17an, berriz, Antton Valverderen kontzertua izango da. Xabier Lete hil zela hamar urte pasatu ondoren, Iruñeako Karrikiri elkarteak poeta eta kantari oiartzuarra omentzeko zikloa antolatu du Nafar Ateneorekin elkarlanean. Datorren astelehenean, hilak 23, izango da aurreneko hitzordua Iruñeako Kondestableko areto […]
Read More… from Xabier Lete gogoratzeko ziklo bat antolatu dute Iruñean
Jon Gerediagak Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko V. Poesia Saria jaso du
Poeta eta antzerkigile bilbotarrak Natura berriak obrarekin irabazi du lehiaketa. Jon Gerediagaren Natura Berriak lanak irabazi du Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko V. Poesia lehiaketa. Saria emateko ekitaldia Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean egin zuten atzo arratsaldean. Sarituak Jose Ramon Anda eskultorearen obra bat eta 12.000 euro jaso ditu. Alex Gurrutxaga idazleak Leteren poemak irakurrita eman zioten […]
Read More… from Jon Gerediagak Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko V. Poesia Saria jaso du
[Bideoa] Alex Gurrutxagak ‘Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria’ saiakera plazaratu du
“Saiakera honek talaia askotatik begiratzen die Leteren mundu poetikoari eta sorkuntza lanari”. Alex Gurrutxaga (Zarautz, 1988) idazleak, Jorge Gimenez Bech Alberdania argitaletxeko editoreak lagunduta, Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria izenburuko saiakera aurkeztu du, gaur, bideokonferentzia bidez. Liburuaren sorburuan idazleak aurten irakurri duen doktore tesia dago, baina tesiaren presentzia soil-soilik ikerketa mailaren gorentasun eta zorroztasunean sumatzen […]
Xabier Lete omentzeko hainbat ekimen antolatu dituzte bere heriotzaren X. urteurrenerako
Datorren urterako, musika eta poesia uztartuko dituen ekitaldi bat, artistaren funtsetan oinarritutako erakusketa eta bere bizitzari eta obrari buruzko dokumental baten ekoizpena aurreikusita dago. 2020ko abenduaren 4ean hamar urte beteko dira Xabier Lete euskal idazle, poeta eta kantaria hil zela. Hori dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak poeta eta abeslariari egingo dion omenaldia aurkeztu du, gaur, […]
