Fernandezek 2.500 euroko zenbatekoa eskuratuko du eta antzezlana 2026ko otsailean antolatuko den VIII. Lautan Hiru jaialdian estreinatuko da. Bakarrizketa dramatiko honetan, antzerkia eta txotxongilo-teatroa uztartzen dira, gizakiaren barneko haustura erakusteko. Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu zuen 2020an. Sari horren helburu nagusia euskarazko antzerkia sustatzea da, batez ere, lan laburren sorkuntzari bultzada emateko xedez. Horretara, […]
Gehibat kultura elkarteko Xabin Fernandezek jasoko du 2026ko Lautan Hiru laguntza ‘Zaku berekoak’ lanagatik
