Ikastolen Elkarteak argitaratzen duen Xabiroi komiki aldizkarian plazaratutako Arranotxuren istorioekin albuma osatu du Patxi Huarte Zaldieroa marrazkilariak. Marrazkilari nafarrak, Xabiroi aldizkariko zuzendari Dani Fanok eta proiektuaren babesle den Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk Arranotxu, Euskal Gerlari Mitikoa aurkeztu dute, Iruñean. Argitalpen berria “Xabiroi aldizkariaren bildumako beste ale bat da, baina ezohikoa. Batetik, ez delako aldizkariak […]
