Artium Museoak eta Zas Kultur espazioak egonaldi artistikoa egiteko deialdia abiatu dute

Ekainaren 30era arte egongo da parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea zabalik. Arte-sorkuntza garaikidea Araban sustatzeko helburuarekin, Gasteizko Artium Museoak eta Zas Kultur espazioak egonaldi artistikoa egiteko deialdia abiatu dute. Zehaztu dutenez, “deialdi hau hainbaten arteko lan-eremu batean proiekturen bat garatu nahi duten 35 urtera bitarteko artistei zuzenduta dago, zeinei eskainiko baitzaie museoko eta espazioko lantaldeen […]

Read More… from Artium Museoak eta Zas Kultur espazioak egonaldi artistikoa egiteko deialdia abiatu dute

Zas Kultur espazioak artistentzako ‘Trashumantes Araba’ deialdia martxan jarri du

Aurten, landa-munduaren eraldaketei buruz hausnartzera gonbidatzen dute antolatzaileek: landa-eremuan bizitzeko modu berriak, lurraldearekiko lotura berrituak, praktika jasangarriak, gazteen itzulera, jakintza tradizionalak eta bizitza kolektiboa. Gasteizko Zas Kultur espazioak Trashumantes Araba deialdia abiatu du aurten ere. Iñaki Larrimbek komisariatutako egitasmoak arte garaikidearen bidez Araba osoa aktibatzea du helburu. “Tokiko artistak landa-ingurunearekin konektatzea da asmoa, sareak ehunduz […]

Read More… from Zas Kultur espazioak artistentzako ‘Trashumantes Araba’ deialdia martxan jarri du

Gasteizko ZAS Kultur Espazioak gaztetxoentzako komiki tailerra antolatu du

Sortu zure komikiak lantegiak komikiak sortzeko oinarrizko tekniketan murgiltzeko aukera emango die parte-hartzaileei, beren istorio grafikoak sortuz. Gasteizko ZAS Kultur espazioak gazteei zuzendutako Sortu zure komikiak izeneko tailerra antolatu du haur, nerabe eta familientzat, ekainaren 21etik uztailaren 27ra bitartean. Antolatzaileek zehaztu dutenez, “udako tailerra izango da, irekia, aldez aurretik ez da izena eman beharko eta […]

Read More… from Gasteizko ZAS Kultur Espazioak gaztetxoentzako komiki tailerra antolatu du