Zea Mays tadeak jasoko du Donostiako 10. adarra saria

Taldea aukeratzerako orduan kontuan hartu da laukoteak oso maila altuari eutsi diola kalitateari eta arrakastari dagokienez, 26 urteko musika-ibilbidean. Zea Mays talde bizkaitarrak jasoko du 2023ko Adarra Saria, Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak banatzen duten hamargarrena, hain zuzen ere. Halaxe erabaki dute Juan Gonzalez Andres kazetariak, Sara Zozaya musikariak eta Esther Fernandino Donostia Kulturako Musika […]

Read More… from Zea Mays tadeak jasoko du Donostiako 10. adarra saria

Zea Mays taldeak ‘Adore Kemena Kuraia’ diskoa kaleratuko du ostegunean

Doctor Deseo taldearen Corazón de tango kantaren bertsioa da diskoan entzun daitekeen piezetako bat. Adore Kemena Kuraia disko berri honetan biltzen diren hamar abesti berri hauetarako, Zea Mays taldeak ekoizle adituen laguntza izan du: Paco Loco, Dave M. Allen, Ricky Falkner, Santi Garcia eta Aritz Aranburu, besteak beste. “Denek esperientzia eta jakintza gehitu diote diskoari […]

Read More… from Zea Mays taldeak ‘Adore Kemena Kuraia’ diskoa kaleratuko du ostegunean

Zea Mays taldea bueltan da

Laukote bizkaitarra Bilboko Santana aretoko agertokira igoko da apirilaren 9an, taldearen 25. urteurrena ospatzeko asmoz. Denetara zazpi kontzertu eskainiko dituzte eta Bilbokoa izango da Euskal Herrian emango duten bakarra. Gainera, martxoaren 3an, single berri bat aurkeztuko dutela iragarri dute. Aiora Renteria Zea Mays taldeko abeslariak azaroan iragarri zuen musika aldi baterako utziko zuela osasun arazoak […]

Read More… from Zea Mays taldea bueltan da

Aiora Renteriak agertokiak momentuz utziko dituela iragarri du, osasun arazoengatik

Bilboko musikariari urgentziazko ebakuntza egin behar izan diote umetokian izan duen minbiziagatik eta dena ondo joan den arren, denbora tarte batez, eszenatokietatik aldenduko dela iragarri du, bere zainketa pertsonala erdian jarrita. Zea Mays taldeko abeslari Aiora Renteriak agertokiak denbora batez utziko dituela iragarri du sare sozialen bidez zaleentzat zabaldu duen mezu baten bidez. “Bizitza etengabeko […]

Read More… from Aiora Renteriak agertokiak momentuz utziko dituela iragarri du, osasun arazoengatik

Zea Mays taldeak hasiera emango dio Victoria Eugeniako ekaineko programazioari

Sarrerak salgai daude jada Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan eta donostiakultura.eus/sarrerak gunean. Donostia Kulturak bere jarduera eszenikoari ekingo dio, berriro, ekainerako prestatu duen musika, antzerki eta zinema programazioarekin. Guztira, lau kontzertu, hiru antzezlan eta sei zinema saio eskainiko dira Victoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean. Hala, bi antzokiok izango dira Euskal Herriko lehenak, formatu handikoen artean, itxialdiaren […]

Read More… from Zea Mays taldeak hasiera emango dio Victoria Eugeniako ekaineko programazioari

‘Atera’ izeneko diskoa aurkeztu du Zea Mays taldeak

Atera diskoa plataforma digitaletan entzungai dago jada. Formatu fisikoan (CD-an eta biniloan) berriz, Durangoko Azokarako jarriko dute salgai eta hortik aurrera dendetan ere eskuratu ahal izango da. Zea Mays talde bilbotarraren hamargarren lana dugu Atera, bederatzigarrena estudio batean grabatuta. Hamaika kantuz osatuta, aurrekoekin konparatuta disko gogorragoa da Atera. Aldaketa nagusia sintetizadorearen erabileran dagoela aipatu dute. […]

Read More… from ‘Atera’ izeneko diskoa aurkeztu du Zea Mays taldeak