Bilboko jaialdiak Chouren lanari buruzko atzera begirakoa antolatu du, zuzendariaren filmografia ezagutzeko. Queer zinemaren aitzindari honek ekainaren 23an jasoko du saria Arriaga Antzokian. Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak DAMAk babestutako edizio honetako Ohorezko Saria Zero Chou zinegile taiwandarrarentzat izango dela jakinarazi du gaur. Queer zinemaren aitzindari honek ekainaren 23an jasoko du saria Arriaga […]
