Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak Donostiako estanpen erakusketa paratu du

Maiatzaren 14tik urriaren 31ra bitartean grabatuaren bilakaera islatuko duen erakusketa egongo da ikusgai, XIX. mendeko estanpa originalen bitartez. Tailer, hitzaldi eta ekitaldiak bilduko dituen programazio zabala izango da erakusketa dagoen bitartean. Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak Urgullen magalean aldi baterako erakusketa aurkeztu du, gaur. “Donostia irudikatzen duten XIX. mendeko grabatu onenak ekarri dituzte Goierrira”, azaldu dute. San […]

Read More… from Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak Donostiako estanpen erakusketa paratu du

Zumalakarregi Museoak ‘XIX. mendeko emakume esploratzaileak’ programa aurkeztu du

Ormaiztegiko museoak esplorazioak egiten zituzten lau emakumeren bizitza ezagutzera emango du eduki birtualen bidez. Martxoan zehar emakume hauen bizitzaren inguruko edukiak argitaratuko dira webgunearen bidez. Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak XIX. mendeko emakume esploratzaileak izeneko programa aurkeztu du, munduan zehar emakumeen espedizioek izandako garrantzia ezagutzera emateko asmoz. Azaldu dutenez, XIX. mendean, Europarrak mundua esploratzeari ekin zioten eta […]

Read More… from Zumalakarregi Museoak ‘XIX. mendeko emakume esploratzaileak’ programa aurkeztu du

Zumalakarregi Museoak Hezurbeltzak taldearen kontzertua antolatu du larunbaterako

Hirukoak Migrazioak izeneko proiektuaren baitan eskainiko du zuzenekoa arratsaldeko 19:00etan, Ormaiztegiko Zubipe kiroldegia. Zumalakarregi Museoak Hezurbeltzak taldearen zuzenekoa antolatu du datorren larunbaterako, urriak 3. Antolatzaileek adierazi dutenez, kontzertuak plaza kopuru mugatua izango du eta museoak berak banatuko dituen doako gonbidapenen bidez soilik sartu ahal izango da. “COVID-19aren aurkako osasun neurri guztiak errespetatuz gauzatuko da ekitaldia”, […]

Read More… from Zumalakarregi Museoak Hezurbeltzak taldearen kontzertua antolatu du larunbaterako