Asteazkenean abiatuko da euskarazko arte eszenikoen Zurrunbilo jaialdia, Gasteizen

Jaialdia martxoaren 20, 22, 23, 24an egingo da Arabako Canpusean eta Baratza Aretoan. Zurrunbilo, euskarazko arte eszeniko garaikideen jaialdia, diziplinarteko ikuspegi batetik, jaialdia publiko berriengana hurbiltzen, tokiko konplizitatea sortzen eta beste lurralde historiko batzuetako programa eszenikoekin loturak sortzen saiatzen da. Bederatzigarren edizio honetan, arte eszeniko garaikideak etorkizuneko belaunaldiei hurbiltzen saiatuko dira Parasite Kolektiboa eta Baratza […]

Read More… from Asteazkenean abiatuko da euskarazko arte eszenikoen Zurrunbilo jaialdia, Gasteizen

Gasteizko Zurrunbilo antzerki jaialdia gazteengana hurbilduko da 8. edizioan

Arte eszeniko garaikideen euskarazko jaialdia maiatzaren 3an ,12an ,13an eta 14an izango da Arabako Campusean eta Baratza aretoan. Gasteizko Baratza aretoak eta Parasite Kolektiboak Zurrunbilo jaialdiren data aurreratu eta maiatzean antolatuko dute zortzigarren edizioa. Euskarazko sorkuntza eszeniko garaikideari denbora eta espazioa eskaintzea du helburu nagusi jaialdiak, horretarako, publiko berriengana hurbiltzen, tokiko konplizitatea sortzen eta beste […]

Read More… from Gasteizko Zurrunbilo antzerki jaialdia gazteengana hurbilduko da 8. edizioan

Irailaren 23tik 25era egingo da euskarazko arte eszenikoen Zurrunbilo jaialdia, Gasteizen

Euskarazko sorkuntza eszeniko garaikideari denbora eta espazioa eskaintzea du helburu jaialdiak. Antzezlanen artean Formol Laborategiaren Album eta Atx Teatroaren Balbea taularatuko dira. Gasteizko Zurrunbilo Arte Eszeniko Garaikideen Jaialdia zazpigarren ediziora iritsiko da irailaren 23tik 25era hasierako helburuari eutsita: “Euskarazko sorkuntza eszeniko garaikideari denbora eta espazioa eskaintzea”. Horretarako, publiko berriengana hurbiltzen, tokiko konplizitatea sortzen eta beste […]

Read More… from Irailaren 23tik 25era egingo da euskarazko arte eszenikoen Zurrunbilo jaialdia, Gasteizen

Bihar abiatuko da euskarazko arte eszenikoen Zurrunbilo jaialdia, Gasteizen

Jaialdiak arte eszenikoen baitan dauden arlo ezberdinez arduratzea du helburu. Gasteizko Zurrunbilo jaialdiak seigarren edizioa izango du aurten eta, urtero bezala, euskarazko sorkuntza eszeniko garaikideari denbora eta lekua eskaintzea izango ditu xede. Jaialdi honen helburua bikoitza dela diote Baratza aretoko kideek: “euskaraz lan egitearen aldeko apustua egiten duten artista eta konpainiei laguntzea, eta euren sorkuntzak […]

Read More… from Bihar abiatuko da euskarazko arte eszenikoen Zurrunbilo jaialdia, Gasteizen

‘Etorkizuna belaunaldi berrien begiradatik’ topaketa irekia egingo dute Gasteizen

Oihaneder Euskararen etxean egingo dute topaketa maiatzaren 15ean, 10:30etik aurrera. Baratza aretoa, EHAZE elkartea eta Atx Teatroa egun osoko topaketa irekia antolatzen ari dira maiatzaren 15ean, Zurrunbilo euskarazko arte eszeniko garaikideen jaialdiaren barruan. Sare sozialen bidez zabaldu dutenez, “bidenteak, belaunaldi berriak, etorkizuna eta beste distopia eszeniko batzuk izango ditugu mintzagai”. Izan ere, aurtengo gaia Etorkizuna […]

Read More… from ‘Etorkizuna belaunaldi berrien begiradatik’ topaketa irekia egingo dute Gasteizen

“Bidente eszenikoak bilakatu gaitezen”

Gasteizko Baratza aretoak eta EHAZE-Antzerkizale elkarteak Bidenteak gara liburu kolektiboa ondu dute elkarlanean, hainbat antzerkigile eta kolektibok idatzitako gogoetekin. Honetan, antzerkigintzak bizi duen egoera islatu nahi izan dute. Bidenteak gara liburuaren ernamuina iazko itxialdian sortu zen, Gasteizko Zurrunbilo euskarazko arte eszenikoen jaialdia bertan behera geratu zenean. Ohiko moduan, euskarazko dramaturgia berriei erakusleihoa eskaintzeaz gain, gogoeta […]

Read More… from “Bidente eszenikoak bilakatu gaitezen”

Gasteizko Zurrunbilo jaialdia topaketa birtuala bilakatuko da apirilaren 4an

Jaialdian parte hartu behar zuten hizlarietako batzuk “hodei birtualean” egongo dira, bideo txiki batzuk aurkeztuz eta haien hausnarketak partekatuz. Jaialdia bera azaroan egingo dutela iragarri du Baratza Aretoak. Datozen egun hauetarako aurreikusita zeuden ekintzen artean Zurrunbilo jaialdiarena ere bazegoen. Gasteizko Baratza aretoak eta Atx Teatroak elkarlanean antolatuta, euskarazko arte eszeniko garaikideak erakusgai eta mintzagai dituen ekimena […]

Read More… from Gasteizko Zurrunbilo jaialdia topaketa birtuala bilakatuko da apirilaren 4an