🎶Bosgarren Solairuak ematen duen perspektibatik abesten du Iker Lauroba musikari donostiarrak. Zazpi kanta berri, bi autobertsio eta pandemian grabatutako Luis Eduardo Aute musikariaren Ilunabarrak abestiaren moldaketa biltzen ditu lanak.
🎶Neomak taldeak soinu berriei ateak zabaldu dizkie ‘Lazturak orbain’ bigarren diskoan. Laukotearen asmoa aldaketak, hausturak, barne- beldurrak,… guztiak onartu eta horietatik abiatuta unibertso musikal berri bat sortzea izan da.
Arrate Egañak ‘Espekulazioak’ ipuin liburua aurkezten ari da egun hauetan Landakon. Idazlearen ibilbidean espero zitekeen garapena islatzen du liburuak eta etorkizuna aztertu beharrean, narrazioak orainaren metafora bat direla nabarmendu du egileak.
🎶Ødei Barroso rap abeslariak ‘Goizegi hiltzeko’ bere bakarkako bigarren lanari buruzko xehetasunak eman dizkio Kultur Shareari. Boom bap, trap eta drill erritmikak bere moduan uztartuz, mezu gordinak eta errima zorrotzak dira nagusi.
Olaia Inziarte musikari nafarrak ‘Zura’ eman du argitara, hiru kantuz osatutako biniloa. Lan labur honek urtarrilean plazaratutako ‘Zerrautsa’ diskoaren unibertsoari luzapena ematen dio.
Beñat Antxustegi musikariak (Physis versus nomos) Balio dute eta Mukuru kolektibo donostiarrek argitaratutako diskoak aurkeztu dizkigu.
Jurgi Ekiza topatu dugu Maita Kulturaren erakusmahaian. Musikari baionarrak ‘Argitzala’ disko berriarekin heldu da Durangora. Besteak beste, emozioekin dugun harremanari buruz kantatzen du diskoak biltzen dituen hamaika abestietan.
Lide Hernando Fermin Muguruzarekin egindako biran ikusi izan dugu azken hilabete hauetan, hori, baina, ez da Bele proiektuarekin diskoa argitaratzeko oztoporik izan, eta Muturrez zerura albuma kaleratu du.
Atartea gune berria Ilustratzaileen plaza da, urteko lan berrietan argitaratutako ilustrazioa aurkezteko plaza. Durangoko Arte eta Historia Museoan ikusgai egongo da Azoka egunetan erakusketa batean.