Erlijioa eta umorea Joxean Sagastizabal idazlearen ‘Andromedan’ eleberrian
Andromedan da Joxean Sagastizabalen azken eleberria. Idazle eibartarrak erlijioa eta umorea nahastuz ondu du eleberri labur hau. Juantxo da istorio honetako protagonista, seminariotik atera berritan mundu normalarekin topo egiten duen gizon gaztea.