Sergeren ‘Ahantzi ez nazazun’ kantuaren bideoklipa

Serge musikariak aurten argitaratutako bakarkako Enarak itzuli dira diskoko bigarren single-a da  Ahantzi ez nazazun kantua.

Zortzi diskoren ondoren, Eraso! eta Osso taldeko Sergio Ruiz G-Txabarri abeslari eta musikariak aspaldidanik buruan zuen bakarkako lehen proiektua mamitu du Enarak itzuli dira lanean, modu intimista eta akustikoan. Horretarako, hasieratik argi zuen abiapuntua: haurtzaroan zein nerabezaroan urte askoan ikaskide izan zuen Gari Berasaluzeren poemak musikatzea. Poemak kanta bihurtuta itzuli zizkion iaz lagunari.


Related Videos

Page 1 of 61